Herrilur eta Henaseko kideek denda berria zabalduko dute Karabelekon

Elikadura

Herrilur eta Henaseko kideek denda berria irekiko dute Karabelekon, gertuko zein
bertako produktuekin hornituko dena. Horien salmenta indartu nahi da proiektu
honekin, eta bertan erosi ahalko dira garaiko barazkiez gain, kontserbak edota frutak
ere. Halaber, hazitegia ere izango du (baratzetarako landareak saltzeko), beste
hainbat produkturekin batera, betiere gertuko jatorria oinarri izanik. Horretarako,
irekiera festa izango da maiatzaren 17an, 18:00tan hasita, Karabelekon bertan.

Era berean, Karabelekok buruko desgaitasunen bat duten pertsonekin egiten
duen lana mantenduko da bertan; izan ere, egiten den jarduna ezinbestekoa
dela uste dute.
Abiatzera doazen erronka hau aukera paregabe moduan ikusten dute, elikadura
burujabetzari bultzada emanteko beste urrats baten gisa. Aitzitik, jakitun dira
proiektuak lan, ardura eta inplikazio handia eskatzen duela. Horregatik, eta
proiektuaren potentziala kontuan hartuta, Herrilurreko zein Henaseko langileak
prest daude borondatezko lana egiteko; horrekin lotuta, eta inplikazio
komunitarioa lortu nahian, bazkideei deia luzatu nahi diete norberak bere
aletxoa jarri, eta hurrengo egun eta asteetan egingo diren auzo-lanetan parte
hartzeko.

Bide berri horren hasiera ospatzeko, dendaren irekiera festa egingo dute
maiatzaren 17an, arratsaldeko 18:00tan hasita. Festa musikarekin girotua
egongo da; gainera, haurrentzako jokuak izango dira, eta baita mokadutxo bat
ere.

Dendari dagokionez, maiatzaren 20an irekiko ditu ateak, eta honako ordutegia
izango du:
Astelehena: 9:30-19:00
Asteartea: 9:30 – 13:30 / 17:00 – 19:00
Asteazkena: Itxita
Osteguna: 9:30 – 13:30 / 17:00 – 19:00
Ostirala: 9:30-19:00
Larunbata: 10:00-13:00