Biodibertsitatearen asterako sei ekintza antolatu ditu Hernani Burujaberen Bioaniztasun Mahaiak

Bioaniztasuna

Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatzen da maiatzaren 22an, hori dela eta, Hernani Burujabeko Bioaniztasun Mahaiak (Hernaniko Udaleko Ingurumen sailak eta Sagarreta natur taldeak osatua) hainbat ekitaldi antolatu ditu maiatzaren 21etik ekainaren 1era.

Arreta berezia jarriko da Hernaniko eta Urumea ibaiko biodibertsitatea ezagutzeko jardueretan eta transmisioan. Familientzako tailerrak, hitzaldiak, eta BiodiBertso ibilbidea izango dira hernaniarrek egitarauan topatuko dituztenak. Azken honetan, herriko kaxkoan Urumeako biodibertsitatearen inguruko sei panel jarriko dira eta haien azalpenak emango dira, batetik, modu zientifikoan eta bestetik, bertsotan.

Ekimen guztiak doakoak izango dira, baina kasu batzuetan, aldez aurretik izena eman beharko da plaza mugatuak direlako.

 

EGITARAUA:

Maiatzak 21, asteartea:

– Familientzako Hizki Pizti tailerra (17:00-18:30, liburutegian). 5-7 urte arteko haurrak. Izen-ematea derrigorrezkoa: 943 33 70 31/ingurumena@hernani.eus.

– Hitzaldia: Landare inbaditzaileak arazoa Erriberetan (Biteri Kultur Etxea, 19:00). Hizlariak: Aitziber Sarobe biologo eta natur kontserbazionista eta, Jon Zulaika, biologoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko landare babestuen arduraduna.

Maiatzak 22, asteazkena: Animaliak marrazteko tailerra (17:00-18:30, Biteri Kultur Etxea). 6 urtetik aurrera. Izen-ematea: 943 33 70 31/ ingurumena@hernani.eus.

Maiatzak 23, osteguna: Hitzaldia: Urumea ibaia: arrain fauna eta ibai ekosistema. Bilakaera eta gaur egungo egoera (Biteri Kultur Etxea, 19:00). Hizlaria: Iker Azpiroz, biologoa eta Ingurumen aholkularia Ekolurren.

Maiatzak 25, larunbata: BiodiBERTSO ibilbidea. IƱaki Sanz-Azkuek gidatua eta Maialen Lujanbio Zugasti eta Unai Agirre Goia bertsolariekin (Gudarien plaza, 11:00).

Ekainak 1, larunbata: Animaliak marrazteko tailerra (17:00-18:30, Biteri Kultur Etxea). 6 urtetik aurrera. Izen-ematea: 943 33 70 31/ ingurumena@hernani.eus.