Eman izena Oiartzun Burujaberen jardunaldietan!

Orokorra

Oiartzun Burujabek jardunaldiak egingo ditu urriaren 17, 18 eta 19an. Burujabetzak eta trantsizio ekosoziala, esperientzia lokalak, udalgintza burujabea… Eta gehiago izango dituzte hizpide. Bertan bazkaltzeko aukera ere izango da.

Ostegun eta ostiralean, urriak 17 eta 18, egingo diren hitzaldi eta bisitetara bertaratzeko, aurretik izena eman beharra dago, hemen klikatuta.