Zenbat etxe huts daude alokairuan? Herritar guztiok al dugu haietara sarbidea? Ala hainbat arrazoi medio, batzuei etxebizitza eskubidea ukatzen zaie? Hernaniar arrazializatuek, gazteek… aukera gutxiago izan ohi dituzte alokairuan bizitzeko. Gainera, askok euren errentaren ehuneko handi bat bideratu behar izaten dute honetara. Ezinezkoa al da Hernanin etxebizitza alokatzea?
Gai honen bueltan bilera irekia antolatu dute Stop Desahucios, Amher Sos Arrazakeria eta Etxegura taldeak. Elkarteak herritarrei irekiko zaien eztabaida tartea dinamizatzeaz arduratuko dira, besteak beste.
Ondorengo puntuak izango dira eztabaidagaiak:
- Alokairuen egoera. Gune tentsionatuaren izendapena. Etxebizitza hutsak.
- Higiezinen arrazismoa.
- Gaur egungo eta etorkizuneko ekintza publiko-komunitarioak.