Azken egunotan, Enherkomen energia bulegoan antzeman dute herritarrak energia merkaturatzaileen iruzur deiak jasotzen ari direla. Dei horien helburua da kontratu aldaketa bat lortzea, herritarren kalterako izango dena. Horren aurrean, tentuz ibiltzeko abisua pasa dute, baita gogorarazi ere, faktura energetikoen inguruko zalantzarik izanez gero, Enherkomekin harremanetan jarri edota energia bulegora hurbiltzeko aukera dutela herritarrek.