Hernaniko Udaleko Ingurumen sailak, Hernani Burujabeko Sagarreta natur taldeak eta Aranzadi Zientzia elkarteak indarrak batu eta auzolanean Ave Maria parkean urmael hezitzailea sortu dute.
Aurreko astean egin zuten urmael hezitzailea, hainbat hitzordutan: aurrena Aratz, Elizatxo, Langile eta Urumea ikastetxeetako ikasleek egin zituzten urmaela sortzeko lehenengo urratsak, Aranzadiren urmael hezitzaileeen sarearen baitan eta Hernani Natura Herria egitasmoarekin lotuta.
Ondoren, auzolanean amaitu zituzten herritarrek auzolanean ikasleek hasitako lanak.