Etxegurak Jabe Solidarioen Sarea osatu nahi du

Etxebizitza

Hernani Burujabeko Etxegura taldeak erakutsi nahi du badagoela etxebizitzaren espekulazioaren aurrean alternatiba. Horretarako, Jabe Solidarioen Sarea osatu nahi du; alegia, etxebizitza prezio justuan alokatzen duten jabeak identifikatu eta saretu nahi ditu.

Horretarako, lehen pausoa Hernaniko alokairuko etxebizitzen egoera ezagutzea da, eta bi galdetegi zabaldu dituzte: bata, maizterrei bideratuta (alokairuan bizi direnak); bestea, jabeek betetzekoa.

Sareetan ere (Instagram: etxegura.elkartea; X: @etxegura) zabaldu dituzte galdetegiak, eta Burujabetzen Egunean paperean betetzeko aukera ere egongo da, azaroaren 30 goizean, Gudarien Plazan (eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin).