Parke eolikoak Hernanin? Mahaingurua

Urumean egin asmo dituzten parke eolikoen harira, Hernani Burujaberen baitako eragileek gaia herriratzeko beharra ikusten dute, eolikoek dakartzaten hainbat ertzez hausnartzeko: multinazionalak, larrialdi klimatikoa, desazkundea, ondare naturala, energia burujabetza…

Horretarako, mahainguru bat antolatu da azaroaren 28rako, 18:30ean Sandiusterrin. Bertan parte hartuko dute Aritz Otxandiano Otxandioko energia komunitateko kideak eta Alain Arruti Euskal Herria Bizirik taldeko kideak. Irati Sarasua kazetariak dinamizatuko du eztabaida.