Sagarreta Natur Taldeak iaz ereindako hazietatik sortu diren zuhaixkak ontzi handiagoetara mugitzeko auzolanerako deia egin du otsailaren 16rako, igandea. 800-1000 zuhaixka inguru lekualdatzeko lana egin behar da. Igandeko auzolan hau edonorentzat aproposa da (familientzako eta haurrentzat ere aproposa).
Sagarreta Natur Taldeak bertako basoa sustatzea du helburuetako bat. Ildo honetan, bertako basoetako haziekin osatutako mintegia da bere proiektuetako bat. Mintegi hori Iturolan dago kokatuta. 2023ko eta 2024ko udazkenean haziak bildu eta erein ditu auzolanean. Hurrengo urratsa, zuhaixkak ontzi handiagoetara aldatzea da.
Otsailaren 16an (igandea) 10:00tan hasiko da auzolana, Burujabetzen etxeko hazi mintegian.