Argazki lehiaketa

Orokorra

Hernani Burujabek bizitzarako oinarrizkoak diren sektoreetan herritik eta herritarrentzat diren proiektuak sortu ditu azken lau urteotan elikadura, zaintza, energia, bioaniztasuna, moneta, telekomunikazioak eta etxebizitza sektoreetan.

Gaur egun nagusi den eredu ekonomikoak, krisi ekologikora eramateaz gain desberdintasun sozialak ere handitzen ditu. Hala, ezinbestekoak zaizkigun bizitzaren alor hauek negozio huts bezala ikusi eta eskubide izateari uzten diote.

Hernani Burujabetik, herritarrak erdigunean kokatuz beste eredu bat eraikitzeko bidea hasi dugu.

Lehiaketa honen bidez, herriko errealitatea ezagutu nahi dugu:  zer bururatzen zaizu zaintzaz hitz egitean? Elikaduraz? Zein modutan eragin dute Hernani Burujaberen proiektuek herrian?

Argazkien izaerari dagozkionez, honako izaera izan dezakete:

– Aipatutako 7 sektore horietan Hernanin aurkitzen ditugun egoeraren salaketa bat.

– Sektore horietan eraikitzen ari diren edo eraiki daitekeen alternatibari lotutakoa.

– Aurreko biak biltzen dituen argazki bat, hau da, salaketa eta alternatiba biltzen dituen argazki bat.

Bidali aipatutako zazpi sektoreekin lotura duten argazkiak, eta osatu dezagun guztiekin Hernaniren irudi orokorra edo osatu nahiko genukeen irudi orokorra.

EPEA

Irailaren 22tik urriaren 19ra arte (bi egunak barne).

AURKEZTU BEHARREKOAK

Argazkiak helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: bidea@hernaniburujabe.eus.

Egilearen izen-abizenak eta argazkiaren deskribapen laburra ere idatzi beharko dira mezuan. Baita ere ea aurrerantzean bidalitako argazkiak erabiltzeko baimena ematen diezuen Hernani Burujabeko elkarteei.

ERAKUSKETA ETA SARI BANAKETA

Argazki guztiak ikusgai egongo dira urriaren 25ean (larunbata), Plaza Berrin. Burujabetzen eguna ospatuko dugu, hain justu, egun horretan, eta bertan izango dira Hernani Burujabek ardatz dituen zazpi sektore ekonomikoetako eragileak, haien lanaren berri emateko.

Halaber, egun osoko egitaraua izango du burujabetzen egunak eta berau baliatuko da argazki lehiaketaren sari banaketa egiteko, 13:30tan Plaza Berrin.

Sariak zein izango dira?

  • Herrilurretik produktu sorta
  • Enherkom-etik bazkidetza eta aholkularitza saioa
  • Ekhilurretik 100 ekhi
  • Sagarretaren eskutik Hernaniko lau zuhaitz autoktono
  • Hernaniko rugbi taldeko kirol materiala
  • Club Deportivo Hernaniko kirol materiala