Energia Komunitateetan emakumeen parte hartzearen lanketa egin da Gipuzkoako Foru Aldunditik. Hasteko, diagnostiko bat jarri zuten abian, eta ondorengo pausoak eman zituzten:
- Energia komunitateetako bazkideei inkesta bat helarazi
- Hainbat energia komunitateetako erreferente edo pertsona esanguratsuekin banakako elkarrizketa erdi –egituratuak burutu
- Energia Komunitateetan genero ikuspegia txertatzearen inguruko hainbat praktika onen bilaketa bat egin
Prozesuari amaiera ematen joateko, beste urrats bat gauzatu nahi da: hainbat komunitateetako bazkideekin bi ordutako formakuntza-tailer bat burutu.
Enherkomek lanketa honetan parte hartu du eta ondorengo saiora gonbidatu nahi zaitugu:
NOIZ : 2025eko irailaren 25ean osteguna
NON : Burujabetzen Etxea. Florida 28
ORDUA : 18:00etan
Saioaren nondik norakoak ondokoak izango lirateke:
- Inkesta eta elkarrizketetan ateratako ondorio nagusiak partekatzea
- Berdintasunean oinarrizko kontzeptuen formakuntza laburra
- Energia komunitateetan txertatutako hainbat praktika onen azalpena
- Esperientziak partekatu, galderak, iradokizunak…
Parte hartzeko interesa izanez gero, jakinarazi aldez aurretik helbide honetan: info@enherkom.eus