Negozioa bada, ez da eskubidea. Etxebizitzaren kasuan ere hala gertatzen da; espekulazioari ez zaio muga nahikorik jartzen eta, horrela, herritarrok geroz eta zailtasun handiagoak ditugu etxebizitza eskuratzeko. Etxegura elkartearen apustua da estrategia publiko-komunitarioak garatzea problematika honi aurre egiteko eta, horretarako, ahalik eta gehien errotu eta saretu nahi du herrian.
Etxebizitza Behatokia irekiko dutela iragarri berritan, Etxegurak batzar irekia antolatu du herritarrak saretu eta erantzun komunitarioak elkarrekin diseinatzeko. Asanblada azaroaren 13an izango da, osteguna, 19:00tan Biteri kultur etxean.
“Eguneroko elkarrizketetan etengabe atera ohi den gaia da etxebizitzarena. Baina behar adina erreparatzen diogu gaiari eta honek duen dimentsioari? Gai honek kezkatzen bazaitu, baduzu agendan borobildu beharreko eguna: Azaroak 13, 19:00etan, Biteri Kultur Etxean. Bertan ikusiko dugu elkar!”

