Energia bulegoa Goiz Eguzkin

Energia

Enherkomen energia bulegoko zerbitzuak Goiz Eguzkin jasotzeko aukera izango da hurrengo egun hauetan: azaroaren 25, 26 eta 27an, eta abenduaren 2, 3 eta 4an. 10:00ak eta 13:00 artean egongo dira bertan. Aurretik txanda hartu beharko da Goiz Eguzki elkarteari jakinarazita.

Energia komunitateko bazkide direnak zein interesa duen edonor hurbildu ahalko da, energiari buruzko galderak eta zalantzak argitzera.