Elikadura sektoreko balio-kate osoa Hernanin kudeatzea da Hernani Burujaberen helburuetako bat. Hala, elikagaien ekoizpena, eraldaketa eta banaketa egiteko ardura dute Henase nekazari eta abeltzainen sustapenerako elkarteak, Bertatik transformazio guneak eta Herrilur kontsumo elkarteak.
Oraingoan, Perrapa eta Telleria baserrietako produktuak dira bezeroen eskuetara iritsiko direnak; Bertatik enpresan eraldatu eta salmentarako prest utzi ostean, nekazari eta abeltzainek beraiek egiten dute banaketa zuzena. Hortaz, asteazken honetan Perrapa baserriak egingo du bere uztako elikagaien banaketa eta, ostegunean, Telleria baserriak txahal hanburgesa eta txahal saltxitxak banatuko dizkie bezeroei.

