Trantsizio ekosoziala lantzeko mahai inguru zikloa

TRANTSIZIO EKOSOZIALA lurraldetik eta udalerritik, bi ikuspuntuak landuko ditugu urtarrilean egingo dugun mahai inguru zikloan. Lehena, datorren asteazkenean, hilak 14, izango da Biterin 18:30tan. Martin Lallana (LABeko trantsizio ekosozialerako arduraduna) eta Josu Naveda (Goienerreko kidea) izango dira hizlariak, eta lurralde eskalan jarriko dute fokua.

Bigarren mahai ingurua, urtarrilaren 28an izango da, leku eta ordu berean. Saio honetan, Euskal Herriko hainbat udalerrik trantsizio ekosozialerako diseinatutako plana ezagutuko dugu eta, horren berri emateko, mahai inguruan parte hartuko dute ondorengoek: Xabi Igartua OƱatiko zinegotziak, Gurutze Etxezabal Orexako alkateak, Aitor Ossa Zumaiako Energia Estrategia 2020 txostenaren egileak eta Carlos Anaut Isabako alkateak. Bi saioak Elhuyarreko zientzia dibulgatzaile den Ana Galarragak dinamizatuko ditu.

Mahai inguru zikloa Hernani Burujaberen baitan antolatuko da; zehazki, Urumea bailaran eraikitzeko asmoa dituzten instalazio eolikoen gaia lantzeko sortu zen lantaldea da arduraduna. Horregatik, energia berriztagarriak eta energia burujabetza ere izango dituzte izpide hizlariek.