Hernani Burujaberen baitako eolikoen gaia lantzeko taldeak mahai inguru zikloa antolatu du urtarrila honetan, trantsizio ekosozialaren inguruan. Lehenengo saioan, Martin Lallana (LABeko trantsizio ekosozialerako arduraduna) eta Josu Naveda (Goienerreko kidea) izan dira hizlariak; bigarrenean, berriz, Xabi Igartua OƱatiko zinegotzia, Gurutze Etxezabal Orexako alkatea, Aitor Ossa Zumaiako Energia Estrategia 2020 txostenaren egilea eta Aitor Perez Bueno Isabako zinegotzia. Biak Ana Galarraga zientzia dibulgatzaileak dinamizatu ditu.
Aiurri hedabideari esker, bi mahai inguruen grabazioak eskegi ditugu Hernani Burujaberen Youtube kanalean. Hemen bi bideoak:

