“Udal wifi” sistemaren barruan, EHKom kooperatibak zuntz optiko bidezko Internet zerbitzua ezarri du Portu, Karabel eta Zikuñagako auzo-elkarteetan. Halaber, Internet konexiorik ahulena zuten herriko auzoetan ere zuntza hedatzeko lanak egiten ari dira; hala nola, Kaxkoan. 2023an hasi zituzten zuntza hedatzeko obrak, 2025ean bigarren fasea bukatu berri dute eta aurten Kaxko osoko lanak bukatzea aurreikusten dute.
Antena bidezko seinalea ere eskaintzen dute Santa Barbaratik. Bertara konektatuta dauden irrati-lotura zaharkitu batzuk berritu dituzte otsailean, baita udaletxeko teilatuko dorrea ere.
Gaur egun telekomunikazioen arloan dagoen oligopolio-egoera salatzeko eta euskal herritarrei azpiegitura propio eta irekia emateko helburua du EHKom kooperatibak. Hala, interes korporatiboekiko menpekotasuna apurtu eta desberdintasun sozioekonomikoen eta zentro-periferia dikotomiaren ondorioz sortzen den arrakala digitala ezabatzeko asmotan egiten duten lan.

