Ekhilur kooperatibako erabiltzaile direnek hilabetero euren kontuko zentimo batzuk bideratzen dituzte Hernaniko Funts Komunera. Urtea amaitzean, diru hori Ekhilurreko bazkide diren elkarteren bati emateko aukera daukate; bestela, funts komunean bertan gelditzen dira bildutako ekhiak.
Aurten 3.675 ekhiko ekarpena jaso du funtssak. 2023az geroztik, ia 10.000 ekhi bideratu dira Hernaniko elkarteetara.
Bazkideek ondorengo elkarte hauetara bideratu dute euren ekarpena:
1. BERRIAK Hernaniko Merkatarien eta Ostalarien Elkartea. % 23,96 – 880,65 Ekhi
2. HERRILUR Kontsumo Elkartea % 18,43 – 677,42 Ekhi
3. DOBERA Euskara Elkartea % 15,67 – 575,81 Ekhi
4. AMHER Hernaniko Elkarte Multikulturala. % 14,29 – 525,00 Ekhi
5. KOXKA Hernaniko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkartea % 8,29 – 304,84 Ekhi
6. BIDEA Burujabetzen aldeko herritarren elkartea. % 8,29 – 304,84 Ekhi
7. SAGARRETA Natur Taldea % 7,37 – 270,97 Ekhi
8. CD Hernani Kirol Elkartea % 3,69- 135,48 Ekhi

