Karabeleko baratzen espazioak fase berri bati ekingo dio maiatzean. Prozesu komunitario baten bidez, lur eta azpiegietura horiek herritarren eskura eta kudeaketara igaro dira, lankidetza eta Elikadura burujabetza ardatz hartuta.
Aldaketa sakon baten seinale gisa, espazioari izena aldatzea izango da lehen urratsa. Hernaniarrek hitza izango dute proiektua definituko duen izen berria aukeratzeko orduan.
Proposamenak bidaltzeko galdetegi bat jarri da martxan. Hernani Burujabeko sare sozialetan (Instagram, X eta Telegram) eta webgune ofizialean egongo da eskuragarri.
Maiatzaren 23an: Auzolana eta bozketa
Prozesu honek mugarri garrantzitsu bat izango du maiatzaren 23an, larunbata. Egun horretan, hernaniar guztiak deituak daude espaziora hurbiltzera:
Auzolana: Lurrak egokitzeko eta lanean hasteko lehen deialdia egingo da goizeko 10:30tan
Izenaren Erabakia: Jasotako proposamen guztien artean, bertaratutakoek aukeratuko dute, bozka bidez, espazioaren izen berria.
Gogoratu: Maiatzaren 23an hitzordua dugu Karabeleko lurretan.
Gure lurra gure etorkizuna, gure esku!’

