Energia komunitateetan genero ikuspegia txertatzeko formakuntza eskainiko da

Energia

Energia Komunitateetan emakumeen parte hartzearen lanketa egin da Gipuzkoako Foru Aldunditik. Hasteko, diagnostiko bat jarri zuten abian, eta ondorengo pausoak eman zituzten:

  • Energia komunitateetako bazkideei inkesta bat helarazi
  • Hainbat energia komunitateetako erreferente edo pertsona esanguratsuekin banakako elkarrizketa erdi –egituratuak burutu
  • Energia Komunitateetan genero ikuspegia txertatzearen inguruko hainbat praktika onen bilaketa bat egin

Prozesuari amaiera ematen joateko, beste urrats bat gauzatu nahi da: hainbat komunitateetako bazkideekin bi ordutako formakuntza-tailer bat burutu.

Enherkomek lanketa honetan parte hartu du eta ondorengo saiora gonbidatu nahi zaitugu:

NOIZ : 2025eko irailaren 25ean osteguna
NON : Burujabetzen Etxea. Florida 28
ORDUA : 18:00etan

Saioaren nondik norakoak ondokoak izango lirateke:

  • Inkesta eta elkarrizketetan ateratako ondorio nagusiak partekatzea
  • Berdintasunean oinarrizko kontzeptuen formakuntza laburra
  • Energia komunitateetan txertatutako hainbat praktika onen azalpena
  • Esperientziak partekatu, galderak, iradokizunak…

Parte hartzeko interesa izanez gero, jakinarazi aldez aurretik helbide honetan: info@enherkom.eus