Hernani Burujabek bizitzarako ezinbestekoak diren alor edo eremutan herritarrak ahaldundu nahi ditu. Beste batzuk, gehienetan negozio logika soil baten baitan, guregatik erabaki beharrean, herritarrak erabakitzea da gure helburua, aipatutako alor edo eremuak, geroz eta gehiago eskubide (eta ez negozio huts) bilakatzeko bidean. Horregatik, Hernani Burujabetik oinarrizko jotzen ditugu elikadura, energia, zaintza, etxebizitza, bioaniztasuna, telekomunikazioak eta moneta sektoreak.
Aurten, herritarren behar eta nahiak ezagutzeko asmoz, galdetegi bat prestatu dugu, hemen klikatuta bete daitekeena. Horrela, Hernani Burujaben lanean dabiltzan eragile ekonomikoen norabidea marraztea da helburua. Orain arte, zenbait urrats egin dira elkarlanean: besteak beste, zaintza komunitarioa erdigunean jarri da Zaintzaldia ekimenaren bitartez; Enherkomek energia fakturen formakuntza saioak eman ditu baita Goiz Eguzkin ere; eta zenbait lokaletako Internet sarbidea hobetu da EHKomi esker.
Galdetegia bost minututan betetzen da, beraz, denboratxo hori hartu eta galdetegi hau betetzeko eskatzera gatozkizue. Animatu eta bete galdetegia! Gauzak aldatzekotan, denon artean aldatuko ditugu!

