Etxe hutsen jabeentzat bilera informatiboa
Hernaniren Tentsio Eremu izendapenaren bidez, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan %150eko errekargua eta kanona ezarriko zaie etxea hutsik duten jabeei.
Izendapen horren harira, Udalak bilera informatibora deitu ditu herriko etxejabeak, datorren otsailaren 12an, udaletxeko areto nagusian, 18:00etan. Bileraren helburua Tentsio Eremu izendapenaren ostean etxebizitza hutsen inguruan ezarriko diren lehen neurriak azaltzea eta, horrez gain, etxejabeentzako eta etxe hutsak alokairura bideratzeko dauden zerbitzu eta programak azaltzea izango da.
Halaber, Etxebizitza Behatokiaren berri ere emango da, eta etxejabeei bertatik eskainiko denari buruz informatu. Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen zein Limes higiezin sozialarekin propio Hernanirako sortutako hutsUnea egitasmoa ere aurkeztuko da.
