Auzozaintza programaren eta Udal Liburutegiaren arteko elkarlanari esker, “Kontu Kontari +75” egitasmoa jarri dute aurten martxan. 75 urtetik gorako herritarrentzako ipuin kontaketa tailerra da, eta hilean behin egiten dute topaketa Liburutegian bertan.
Saioak Dorleta Kortazar ipuin kontalariak dinamizatzen ditu, eta bi helburu lantzen dituzte: batetik, parte-hartzaileei ipuinak kontatzea eta, bestetik, haien oroitzapenetako istorioak, kantak eta bizipenak jasotzea.

