Izarkom-ek aktibatu du bere kontua ekhilurren eta, beraz, apirilean hasiko dira komertzioei internet konexioa ekhi bidez ordaintzeko aukera eskaintzen.
Bestetik, Ekhilurreko langileak soldataren zati bat ekhi sistemaren bitartez jasotzen hasi dira. Kooperatibak bazkideen artean pasatako azken inkestak erakutsi zuen %57 prest legokeela bide bera hartzeko. Hala izatekotan, eragileren batek interesa izango balu, Ekhilurrekin harremanetan jarri beharko dira.

