HutsUnea programa aurkeztu du Etxebizitza Behatokiak

Etxebizitza

Behatokiak eskainiko duen programetako bat izango da HutsUnea, Limes inmobiliaria sozialak kudeatuko duena. Hernaniko etxe hutsak mobilizatzea du xedea eta, horretarako, bitartekari lanak egingo ditu etxe jabe eta maizterren artean.

Batetik, alokairu duinak bermatu nahi ditu programak, etxebizitza eskubidea espekulazio logikatik kanpo ulertuta.

Bestetik, Behatokiak eskaintzen duen aurrez aurreko arretari eta Limesen bitartekaritza zerbitzuari esker, etxe jabe eta maizterrekin konfiantza eremua sortzea da helburua.