Auzoetako auzozain topaketak: Karabelen
Auzozainen sare publiko-komunitarioa osatzeko asmotan, auzoetan topaketak antolatu ditu Eltzekoa taldeak, auzoetan hautemandako behar eta ekintza zehatzen inguruan hausnartzeko.
Oraingoz, Antziola-Zelabiden, Kaxkoan, Zikuñagan eta Karabelen jarri dituzte hitzorduak. Hala ere, auzozain sarean parte hartzeko interesa baduzu eta zure auzoa deialdi hauen artean ez badago, haiekin kontaktuan jarri:
Emaila: auzozaintza@hernani.eus
Telefonoa: 747 47 29 21
