San Isidro egunean, bazkaria Goiz Eguzkin
Henase nekazari eta abeltzainen sustapenerako elkarteak eta Udalak maiatzak 15erako, San Isidro eguna, egun osoko egitaraua antolatu dute:
11:30tan Perrapa baserriari omenaldia: bertsolariak eta herri kirolen erakustaldiarekin batera.
Herri bazkaria: Goiz Eguzkin egingo da. Tiketak maiatzaren 12ra arte erosi ahalko dira Herrilurren eta Goiz Eguzkin.
17:30tan emakumezkoen goi mailako pala partida eta gizonezkoen goi mailako eskuz binaka partida.
