Skip to main content

Albisteak

Trantsizio ekosozialerako bidean, Hernaniko eragileen adierazpena

Orokorra

“Aldaketa eta ezegonkortasun handiko garaiak bizi ditugu. Larrialdi klimatikoa, zaintza krisia, prezioen gorakada… Etorkizuna irudikatzea gero eta ariketa konplexuagoa da. Trantsizio ekologiko eta soziala abiatzea gero eta beharrezkoagoa da.

Eraldaketa horiei, baina, elkarrekin erantzun nahi diegu Hernanitik. Herritarren beharrak lehenetsi eta horiek asetzeko antolatzen ari gara azken urteetan: bertako produktuak ekoitzi eta kontsumitu, energia berriztagarria sortu eta autokontsumo bidez partekatu, zaintza proiektu berriak martxan jarri edota etxebizitzaren arazoari lehentasuna emanez. Herriko aberastasuna bertan mantentzeko eta merkataritza txikia sustatzeko ordainketa sistema ere zabaldu dugu.

Adierazpen hau sinatzen dugun herriko eragile, elkarte, denda zein enpresek, auzoz auzo eta sektore ezberdinetan, guztiontzako bizigarria izango den trantsizio ekosozialarekin dugun konpromisoa berresten dugu. Bide horretan beren ekarpena egiteko gonbidapena luzatzen diegu gainerako herriko eragile sozial eta ekonomikoei”.

Adierazpen hau sinatu dute ondorengo eragileek:

•Bidea
•Ekhilur
•Herrilur
•Henase
•Bertatik
•Enherkom
•Auzozaintza
•Eltzekoa
•Sagarreta
•EHkom
•Adarra ADR Taldea
•AEK
•Hernani Errugby
•CD Hernani
•Burrunba Hernani, Astigarraga eta Urnietako gazte euskaltzaleen taldea
•Sare
•Gernika Palestina
•LAB
•ELA
•Ttarla
•Ikama
•Ernai
•Zero Zabor
•Berriak
•Harrotzen
•Pitikar baserria
•Balantxa baserria
•Moko baserria
•Agerre baserria
•Perrapa baserria
•Dobera
•Koxka elkartea
•Karabel auzo elkartea
•Portu Auzo Elkartea
•Zelabide auzo elkartea
•Iturritxo auzo elkartea
•Osinagako Asmo Garbi Auzo Elkartea
•Zikuñagako Ama auzo elkartea
•Volvo Auto Suecia
•AMHER
•Kanika
•Kaxkardi
•Bilgune Feminista
•Talleres Mitxelena
•Totem MT
•Harriatsu Langile ikastolako ikasleen familien elkartea
•Aratz ikastola
•LHI Lanbide Heziketa Hernani
•Urumea ikastetxeko guraso elkartea
•Elizatxo ikastetxeko Leoka guraso elkartea
•Hernaniko BHI Institutuko guraso Mandazubi elkartea