Perpetua Vastarda antzerki konpainiaren lan bat da herriko eragile eta herritarren testigantzekin osatzen dena. Bere helburua hirietako turistifikazioaren arazoa salatzen da, modu ludiko eta artistiko batean. Proiektua bertako bizilagunekin eta artistekin elkarlanean sortuko da, eta, horretarako, antzerki konpainak 3 saio egingo ditu elkarte eta bizilagunekin lana aurkeztu baino hilabete bat lehenago. Antzezlan egunean, Kaxkotik antzerki ibiltari bat egingo da, free tour baten parodia moduko bat.
Hernaniko Udalak antolatu du, Etxegura elkartearen laguntzaz.
Erabilera turistikoko etxebizitzak, masifikazioa, komertzio tradizionalen galera, turismo eredua… Gai horiei buruzko hausnarketa beste modu batean sustatzea da helburua.
Antzerki-konpainiak elkarteekin eta herritarrekin hiru saio egingo ditu antzezlana osatzeko baina gero ez da zertan aktore lanetan ibili.
Saioak azaroko hiru asteartetan izango dira (10, 17 eta 24), Biteri kultur etxean (18:00-20:00), elebitan. Izena emateko epea irekita dago gaurtik azaroaren 5a arte.
Emaitza Kaxkotik egingo den antzerki ibiltari bat izango da, free tour bat parodiatuz.

