Eltzekoa

Zaintza lanen inguruan hausnartzera batu diren herritar talde bat da. Askotarikoak dira beraien jardun esparruak: zaintzaile profesionalak, familian edota komunitatean lan egiten dutenak, feminismoan, arrazakeriaren kontrako borrokan, osasun arloan, udalgintzan edota sindikalgintzan. Guztiok ordea kezka berbera dute: Hernanin, Euskal Herriko gainontzeko herrietan bezala, zaintza lanak era bidegabean antolatzen dira, eta horiek demokratizazio bidean jarri nahi dituzte.

Taldearen helburuak zaintza lanen gainean sentsibilizazio lana egitea, izan ere, bizitzarako oinarri izan arren, zaintzak gutxietsiak izaten jarraitzen dute; artikulazio komunitarioa sustatzea, administrazio publikoari dagokion funtzioa eta betebeharra kendu gabe; eta zaintzaileen arteko guneak sendotzea etxeko langileei baliabide integralak eskaintzeko, familian zaintzen ari direnak ere zainduak izateko, eta guztion arteko elkarguneak sortzeko.