‘Arriatzu’ elkargunearen irekiera

Arriatzuko (Zapa Kalea, 41) lokalak Hernaniko eragileen arteko elkarlanerako espazioa izateko helburua du. Elkarteek norkbere barne zein kanpo ekintzetarako erabili ahal izango dute, eta gainontzekoek antolatutako ekintzen berri ere izango dute.

Irailak 25ean, ostirala, egingo da lokalaren aurkezpena, Arriatzun bertan, 18:00tan. Aurkezpenaz gain, luntxa eta musika ere izango dira. Arriatzuko liburutegitxoa hornitzeko, berriz, etxetik liburu bana ekartzeko eskatu da.

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Ira 25 2026

Ordua

18:00 - 20:00

Kokalekua

Arriatzu elkargunea
Zapa kalea 41