Auzo batzarrak: Antziola
Hernani Burujabeko eragileak auzoetara hurbilduko dira elkarlanerako deia zabaltzeko. Bertako beharrak jasoko dira eta horiei erantzun bateratu bat ematea da asmoa. Bigarren auzo batzarra Zelabide auzo elkartearen egoitzan izango da, martxoaren 6an (osteguna), 19:00tan.
Batzarrak herritar ororentzat irekiak diren arren, gida bat proposatu dugu auzoen arabera: batzar honetara bideratu ditugu Antziolako bizilagunak.