Auzoetako auzozain topaketak: Zikuñagan
Auzozainen sare publiko-komunitarioa osatzeko asmotan, auzoetan topaketak antolatu ditu Eltzekoa taldeak, auzoetan hautemandako behar eta ekintza zehatzen inguruan hausnartzeko.
Oraingoz, Antziola-Zelabiden, Kaxkoan eta Zikuñagan jarri dituzte hitzorduak, baina laster jakinaraziko dituzte Elizatxo eta Karabeleko egunak ere. Hala ere, auzozain sarean parte hartzeko interesa baduzu eta zure auzoa deialdi hauen artean ez badago, haiekin kontaktuan jarri:
Emaila: auzozaintza@hernani.eus
Telefonoa: 747 47 29 21
