Batzar sektorialak
Maiatzaren 16 eta 17an, Hernani Burujabek barne hartzen dituen sektoreetako batzar irekiak egingo dira. Ostiral arratsaldean (18:00-20:00), Etxebizitza, Bioaniztasuna eta Energia sektoreen txanda izango da; larunbat goizean (11:00-13:00), berriz, Zaintza, Moneta eta Elikadura landuko ditugu. Batzarron helburua da plan sektorialak adostea, auzo eta elkarte batzarretan jasotako herritarren ekarpenak kontuan harturik.
Ordukako programazioa
- 18:00 - 20:00
- Maiatzaren 16
- Ostirala
- 11:00 - 13:00
- Maiatzaren 17
- Larunbata