Burujabetzen eguna
Urriaren 25ean izango da aurtengo Burujabetzen Eguna, Plaza Berrin. 11:30tan hasiko da eragileen azoka, eta Zapotxin izango da aurkezpenak egitearen arduradun. 12:30tan, ‘Zaintzaldia’ri hasiera emango diogu argazki kolektibo baten bidez, Jarraian, hamaiketakoa izango da, trikitilariez girotuta. 13:15ean argazki lehiaketako sariak banatuko ditu epai-mahaiak, eta bukatzeko, bertso saio laburra eskainiko dute Andoni Rekondo eta Eli Pagola bertsolariek.
Arratsaldeko ekintzak bertan behera utzi ditugu, Bilbon Palestinan jasaten ari diren genozidioa salatzeko manifestazioa deituta dagoela-eta.