Desazkundea eta eskualdeko energia arloko esperientziak. Mahai ingurua
Datorren asteazkenean, martxoak 12, Hernani Burujabetik mahai ingurua antolatu dugu Urumea bailaran eraiki nahi dituzten parke eolikoen testuinguruan. Honakoak izango dira ardatzak: eskualde mailan energia arloan izan diren esperientziak (Debagoiena 2030) eta desazkundea.
Jokin Bergara soziologoa eta ekonomia sozialean doktorea eta Aritz Ameztegi Debagoiena 2030eko energia saileko arduraduna gonbidatuko ditugu mahai ingurura. Amagoia Mujika Telleria kazetariak dinamizatuko du.
Mahai ingurua asteazkenean (martxoak 12) 18:30tan izango da Sandiusterrin.