Etxebizitza Behatokiaren irekiera
Urtarrilean irekiko ditu ateak Etxebizitza Behatokiak. Etxegura eta Udalaren arteko hitzarmenari esker jarriko da martxan zerbitzua, eta herritarrak artatzeko eta etxebizitza beharren herriko diagnostikoa egiteko ardura izango du.
Beraz, Etxegurak irekiera ekitaldira gonbidatu nahi du herritar oro. Irekiera urtarrilaren 16an izango da, ostirala, 18:00tan Burujabetzen Etxean.
Behatokiaren helburuak laburki azaldu eta luntxa antolatuko dute horren ostean.
