Etxebizitza lortzeko zailtasunari buruzko bilera
Etxegura (Hernani Burujabe), Amher eta Kaleratzeak Stop! taldeek Hernanin alokairuko etxebizitza bat lortzearen zailtasuna aztertzeko bilera bat antolatu dute. “Hernanin ezinezkoa al da etxebizitza bat alokatzea?” da bileraren izenburua.
Ondorengo puntuak izango dira eztabaidagaiak:
- Alokairuen egoera. Gune tentsionatuaren izendapena. Etxebizitza hutsak.
- Higiezinen arrazismoa.
- Gaur egungo eta etorkizuneko ekintza publiko-komunitarioak.