Euskarabildua jardunaldiak: ‘Nork gobernatzen du internet?’

Euskarabildua jardunaldiak euskara eta teknologia uztartzea helburu ditu, eta 2012tik antolatzen dute Iametzak, Argiak eta Ametzagaiñak. Aurten landuko den alderdia honakoa izango da: “Nork gobernatzen du internet? Euskal komunitate digitala erronka globalaren aurrean” .

Azaroaren 4an izango da ekimena, Donostiako San Telmo Museoan, 9:00etatik 13:15era. Jardunaldia zuzenean jarraitu ahal izango da EITBren bitartez. Izen-ematea doakoa da, eta dagoeneko irekita dago www.euskarabildua.eus webgunean. 

Data

Aza 04 2025
Expired!

Ordua

9:00 - 14:00