Hazi bilketa
Sagarreta Natur Taldeak hazi bilketa antolatu du datorren larunbatean, urriak 5. Bertako zuhaitzen haziak bilduko dituzte, gero hazi horiek auzolanean eta ikastetxeekin elkarlanean ereiteko erabiltzeko. Horrela, bertako basoak sustatzea da helburua. Besabin egin dute hitzordua 09:30ean.