Sagarretak auzolanerako deia egin du haziak ereiteko
Sagarreta Natur Taldeak bertako basoa sustatzea du helburuetako bat eta, horretarako, bertako basoetako haziekin mintegia sortua dute Iturolan. Udazkenetan haziak biltzen dituzte eta, ondoren, mintegian erein eta hazi. Lan hauek auzolanen bidez egiten dituzte.
Otsailak 22rako, igandea, deialdia egin dute hain justu azken udazkenean Hernaniko parkeetan jasotako haziak ereiteko. Horrez gain, aurreko urtean erein ziren hazitatik sortutako landaretxoak ontzi handiagoetara pasatzeko baliatuko dute igande goiza.
Edonorentzat aproposa izango da ekimena (familientzako eta haurrentzat ere) eta hamaiketakoa ere egingo dute. Aurretik izena ematea komeni da info@sagarreta.eus helbidera mezua bidalita.
