Trantsizio ekosoziala udalerritik, mahai inguru zikloa
Urumea bailaran eraikitzeko asmoa duten instalazio eolikoen gaia lantzeko Hernani Burujaberen baitan sortu zen lantaldeak trantsizio ekosozialari buruzko bi mahai inguru antolatu ditu: lehena urtarrilaren 14an izango da, asteazkena, 18:30tan Biterin. Bigarrena, hilaren 28an, asteazkena, ordu eta leku berean (18:30tan Biterin).
Bigarren saio hau Euskal Herriko hainbat udalerriren trantsizio ekosozialerako plana ezagutzeko aukera izango da. Ondorengoek hartuko dute parte mahai inguruan: Xabi Igartua Oñatiko zinegotziak, Gurutze Etxezabal Orexako alkateak, Aitor Ossa Zumaiako Energia Estrategia 2020 txostenaren egileak eta Carlos Anaut Isabako alkateak. Bi saioak Elhuyarreko zientzia dibulgatzaile den Ana Galarragak dinamizatuko ditu.
