Urumeako mendietako instalazio eolikoen proiektuaren lekura irteera
Hernani Burujabeko Bidea herritar taldeak, Enherkom energia komunitateak eta Sagarreta natur taldeak irteera antolatu dute maiatzaren 25erako, Urumea mendietan instalazio eolikoak eraikitzeko proiektuaren lekura. Duela hilabete batzuk ateratako idatzian, hiru eragileok azaldu zituzten proiektu honen aurkako hainbat arrazoi, eta lantalde batean ari dira gaiaz eztabaidatzen.
Maiatzaren 25ean autobusa aterako da 9:00tan Atsegindegitik lekura bertara joateko. Aurrez izena eman beharko da helbide elektroniko honetan: bidea@hernaniburujabe.eus .