Zaintzak, sukaldetik plazara

‘Zaintzak, sukaldetik plazara’ eguna antolatu dute Zaintza Burujabetzako kideek apirilaren 25ean, Atsegindegin, 10:30etatik aurrera informazioa banatzen ariko baitira.

Eltzekoa talde herritarra aurkeztuko dute, eta, datozen hilabeteetan auzo batzuetan antolatuko dituzten ELTZEKADAK ere bai. Zer diren? Auzokideen arteko harremanak sustatzeko ekintzak, elkar ezagutu, ondo pasa eta ondorioz elkar zaintzeko helburua dutenak.

Apirilaren 25ean agertu Atsegindegira eta informa zaitez!

Eta animatu inguruan dituzun adineko pertsonak bertaratzera!

Egitaraua

Data

Api 25 2024
Expired!

Ordua

10:30 - 12:00

Kokalekua

Atsegindegi