Baso Lurren Erosketa Publikoa

Hernaniko Udalak esku pribatuetan dauden baso lurrak erosteko programa jarri du martxan. Helburua da etekin ekonomikora bideratuta dagoen kudeaketa eredu batetik, irizpide ekologikoetan oinarritzen den eta gure herriko bioaniztasuna aberastuko duen eredu komunitariora pasatzea.

2023an jarri zen martxan politika hau eta 69 hektarea berreskuratu dira dagoeneko. Hektarea hauen gehiengoa Katamotzarri inguruan erosi dira.