Ekhilur

Ekhi moneta Hernaniko egitura ekonomikoa artikulatu eta lurraldetzeko tresna nagusietako bat da. Bertako salerosketak lurraldeko agenteen artean egitea ahalbidetu eta sustatzen du eta herrian sortzen den aberastasuna herritik ihes egitea ekiditen du.

Honez gain, monetak, komunitate ekonomiko berberaren parte izatearen errealitateaz jabetzea, elkarrekiko dugun menpekotasun ekonomikoaz jabe egitea eta lurraldearekiko konpromiso ekonomikoa sustraitzea dakar.

Helburua bai sektore bakoitzean egiten diren salerosketak zein sektoreen artean egiten direnak Ekhi sistemaren bidez egitea lortzea eta modu honetan, egitura ekonomiko autozentratu eta burujabe bat ehuntzea dira.

2022ko udazkenean hasi zen Ekhilur sistema erabiltzen Hernanin. Egun 115 establezimendutan erabili daiteke eta 1.300 pertsona erabiltzaile ditu. 2023an 1,8 milioi mugitu ziren Ekhilur sistemaren bidez.