Kontsumoaren murrizketa eta efizientzia energetikoa sustatzeko xedez, herritarrei zein enpresei energiaren inguruan izan ditzakeen zalantzak argitzea eta aukerak azaltzea da aholkularitza zerbitzu honen eginkizuna.
Arreta aurrez aurrekoa, telefono zein mezu bidezkoa izango da.
Hauek dira eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Faktura energetikoa (gasa eta elektrizitatea) optimizatzeko aholkularitza zerbitzua, baita fakturaren azalpena ere.
- Komunitate energetikoaren eta bazkidetzaren inguruko informazioa.
- Diru-laguntzen inguruko informazioa (Energia berriztagarrien proiektuak finantzatzeko, autokontsumo eta autokontsumo partekatuta, eskuragarri dauden deialdiak eta abar).
- Birgaitze energetikoa: aukerak, ezaugarriak eta diru-laguntzen aukera.
- Teknologia berriztagarrien inguruko informazioa eta ezaugarriak azaltzea.
- Eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtagiriaren inguruko informazioa eta betebehar legalak.
- Zaurgarritasun energetikoa: laguntzen informazioa.
- Hezkuntza eta sentsibilizazio lanak.