Autokontsumo partekaturako instalazioak

Energia Burujabetza lortzeko ezinbestekoa da energia kontsumoa murriztea, eta erabiltzen dugun energiaren gero eta ehuneko handiago bat modu kolektibo eta berriztagarrian ekoiztea herritarren jabetza eta erabakimena bermatuko duten bitartekoen bidez. Horretarako sortu zen Enherkom Energia komunitatea 2021 urtean, zeinetan herriko enpresek, biztanleek eta udalak hartzen duten parte.

Helburua da Hernaniko Trantsizio Ekosozialaren oinarrian dagoen trantsizio energetikorako prozesua sustatzea herriko eragile publiko, ekonomiko eta sozialen arteko elkarlanaren bidez.

Enherkom 2021ean sortu zen eta egun 230 bazkide dauzka. 2023an zehar kudeatu zuen Energia Bulegoak 440 pertsona artatu eta 360.000eurotako aurrezpena eragin zuen energiaren eraginkortasunerako aholkularitzaren bidez. Zubipeko futbol zelaiaren teilatuan 56 KW eta 87 etxebizitza hornitzen dituen autokontsumo partekaturako instalazioa ezarri zen, eta 2024ean zehar beste 200 KW sortuko dituzten beste bi instalazio ezarriko dira.

Enherkomen bazkide eginez eta Hernanin sortutako energia berriztagarri komunitarioa kontsumituz.