Herrilur ekoizleen produktuak merkaturatzea eta kontsumitzea sustatzea helburu duen taldea da. Horretarako hainbat sentsibilizazio ekintza egiten dituzte, hala nola etxaldeetara bisitak, sukaldaritza erakustaldiak, dastaketak, etab.
Herrilurren helburua hernaniarren elikadura-beharrak Hernanin ekoizten diren elikagaien bidez asebetzea eta lehen sektorearen biziberritzea eta indartzea dira.
2022an Herrilur denda ireki zutenetik, ia 150 bazkide lortu dituzte eta 2023an 212.000€ inguru fakturatu zituzten. Horietatik, %40a bertako ekpoizpenaren salmentatik eratorri zen.