Nekazaritza eskola

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak nekazaritza eta abeltzaintza sektorean modu teoriko eta praktikoan formatzen eta gaitzen dituen eskola. Ikasleek formakuntza teorikoa jaso ondoren ordainpeko praktikak egiten dituzte HENASE-ko ekoizleen etxaldeetan.

Helburua da Hernaniko 1go sektorearen ekoizpen gaitasuna handitzea, eta horretarako ekoizle berriak trebatzea ezinbestekoa da.

Lehenengo edizioa 2023an egin zen eta 30 pertsona inguru pasa ziren formakuntza-moduluetatik. Horietatik 6-k bukatu zuten formakuntza eta 4-k lana aurkitu zuten sektorean. Bi pertsonek beraien egoera administratiboa erregularizatzea lortu dute proiektu honi esker.